Gaur ere idazlan txukunarekin oparitu digu Euzkitzek
Legutiano - Xabier Euzkitze, Noticias de Gipuzkoan
GURE seme-alaben eskola Goardia Zibilaren koartelaren ondoan dago. Goardia zibilen haurrek -batzuek bederen- hantxe ikasten dute, gureekin egiten dute jolas. Eta solas. Euskaraz. Orain dela 15 bat urte Arabako hainbat ikastolatan ibili nintzen, bertsolaritza lan-tzen. Armentian, Kanpezun, Agurainen, Lapueblan, Oionen, Bastidan, Lantziegon…eta Legution. Hango umeekin bertsoak lantzea Errezilgoekin baino zailagoa zen, baina gustuko zuten hitzekin jolas egin, doinuak ikasi eta ordura arte hain ezezagun zuten mundu hartan murgiltzea. Ez dakit ikastola hartara joaten ote den Legutioko koarteleko Goardia Zibilen seme-alabarik. Ez dakit goizaldeko hiruretan bonba batek koartela zartarazi ondoren nigar egiten zuten umeek han ikasten duten. Nigar egiten zuten. Beraz, bizirik daude. ETAk hil nahi izan dituen arren, bizirik daude, Jose Manuel Piñuel ez bezala. Deitoragarria bakarrik ez, nazkagarria, nardagarria, higuingarria izan da. Atentatu horrek bigarren mailan utzi du PPren baitako eztabaida. Maria San Gilek, ponentzian zuzenki parte hartu ondoren, azken orduan utzi egin du, desadostasun sakonak argudiatuz. Alderdiaren sektorerik gogorrenek babestu dute San Gil, eurenaz gaindiko nazionalismoekin inolako hurbiltze eta igurtzirik nahi ez dutenek. Alde egin aurrez, EAJri buruzko laido eta destain aipagarriak argi ida-tzirik utzi ditu Mariak, jeltzaleentzat ez ezik, indarkeria ororen aurka dauden euskal aber-tzale guztientzat iraingarri direnak. Berak bezala bizkartzainik behar izan ez arren, ezin argi eta zehatzagoa da abertzalerik gehienon gai-tzespena, eta indarkeriak eragiten digun higuina. Abertzaleek ETAren terrorismoa ahopeka salatu eta hari etekin politikoa ateratzen saia-tzen direla esatea irain barkaezina da. Zergatik uste ote du San Gilek gu ETAtik bera Frankorengandik baino hurbilago gaudela? Guk indarkeria oro salatzen dugu, berak ez. Bitxia da PPn euskal abertzaleekiko hurbiltzearen aurka bortitzen altxatzen diren ahotsak euskal herritarrenak izatea: San Gil, Mayor Oreja… Ez dakit jarrera horrek boterera hurbilduko dituen, konponbidera behintzat ez
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Homenaje a Juan Manuel
http://es.youtube.com/watch?v=SYvlo7n2mb4
Publicar un comentario