sábado, 12 de junio de 2010

BIZIKIDETZA DEMOKRATIKORAKO ETA INDARKERIARI ZILEGITASUNA UKATZEKO EGITASMOA EUSKO ALDERDI JELTZALEAK BAZTERTZEAREN ARRAZOIAK

Castellano

BIZIKIDETZA DEMOKRATIKORAKO ETA INDARKERIARI ZILEGITASUNA UKATZEKO EGITASMOA EUSKO ALDERDI JELTZALEAK BAZTERTZEAREN ARRAZOIAK

Kronologia

* 2007ko abenduaren 29an, Juan Jose Ibarretxe buru zuen Eusko Jaurlaritzak onartu zuen Giza Eskubide eta Bakezko Hezkuntzarako 2008-2011 euskal plana.
* 2010eko martxoan, Lopezen gobernuak bere dokumentua aurkezten du Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren zilegitasuna ukatzeko egitasmoa izenburupean, lehendik onartua zen Giza Eskubide eta Bakezko Hezkuntzarako 2008-2011 euskal planaren formulazio berri gisa -38 orriko dokumentu berri honek, orain arte indarrean zegoen 200 orriko hura ordezkatzen duela diote-.
* Apirilaren 16an, Eusko Alderdi Jeltzaleak eskatzen du dokumentua atzera itzulia bekio Lopezen gobernuari eta ekartzeko eusko Legebiltzarrera, Giza Eskubide eta Bakezko Hezkuntzarako egitasmo biribil eta osatua, dokumentu berria eztabaidan landu aurretik, Hezkuntza Komunitatearen eta gainontzeko euskal erakunde eta gizarte eragileekin bateratze lana egina duena. Idatzia luzatzen dio gobernuari eta azaltzen, dokumentuaren itzulera-eskariaren arrazoiak –bat egiten dute Aralarrek, EAk eta EBk-.
* Apirilaren 29an, ageriko egiten da Euskadiko Eskola Kontseiluaren adierazpena, Lopezen gobernuak aurkeztua duen dokumentuari osoko zuzenketa eskatzen diona.
* PP eta UPD alderdien babesa duen arren –eta hortaz gehiengoa Gasteizko ganbaran- Lopezen gobernuak atzera egiten du, bere dokumentuari gizarteak egin dion bazterketa ikusita. Eta indarrean zegoenaren (Ibarretxeren gobernuak aurkeztutakoaren) ordezko dela beraiena esatetik, soilik betegarri izango zaiola azpimarratzera datoz. Eta utzi egiten dio “bai ala bai” baieztatzeari, Eusko Alderdi Jeltzalearekiko bateratze bilaketa egin nahi dutelako.
* Negoziaketetan hasteko, Eusko Alderdi Jeltzaleak eskatzen dio Gobernuari aurkeztu beza bere dokumentua, argi azalduta Ibarretxeren gobernuaren Bakezko Hezkuntzarako planak dioenetik zer duten mantentzen, zer aldatzen eta zer eransten.
* Horiek ezagututa, gure Alderdiak haiekin eseriko dela dio eta dokumentu berri batean aurkezten ditu bere irizpidekoak. Eskura ematen zaio dokumentua mahairatu den sozialisten ordezkaritzari eta haiei adierazten, dokumentu honek jasotzen dituen hausnarketen kontra den oro ezabatu beharko duela gobernuak bere dokumentuan.
* Akordiorik itxi gabe amaitzen da negoziaketa. Eta onartuta ere, martxoko haserako dokumentuarekiko aurrera pausoak emanak badirela, Eusko Alderdi Jeltzaleak dio sakoneko desberdintasunak oraindik orain izanda, ez duela dokumentuarekin bat egiten.

Eusko Alderdi Jeltzalearekin negoziaketen emaitzetan, gobernuko dokumentuari egin zaizkion aldaketak

- Nolabait ere, aurreko planari bere baliotasuna aitortzen dio.
- Indarkeriari zilegitasuna ukatzea zer den adierazten du –haserako dokumentuaren zirriborroan azaltzen ez zena, dokumentuaren beraren lerroburuak hitza jaso arren-. Halaber, baztertu egiten diru zenbait espresio, ustez indarkeriarekiko epeltasunaren baitakoak.., hezkuntza arduradunei egozten zitzaizkienak.
- Ezabatu egiten du egon litekeen edozein lotura erakunde demokratiko eta indarkeriaren artekoa.
- Eta onartzen, egitasmoa azter dezaten Legebiltzarreko aniztasunaren ordezkari diren kanpoko eragileek.
- Hezkuntza mailan:
-Ikastetxeei begira, nork bere autonomiari eutsi ahal izango dio.
-Errespetatzen du Curriculu dekretua.
-Onartzen du, hezkuntza proiektuak –ikasleari begira egonda- haurra duela zentro eta ez biktima bera, hasera bateko zirriborroak jaso nahi bezala.
-Hezkuntza egitasmoak, bere helburuen arteko egiten du Bakezko Elkarbizitzarako proiektua.
-Onartzen du, biktimen testigantzak –baliabide pedagogiko diren heinean- hezkuntza proiektuaren zerbitzura egon daudela, eta ez alderantziz, hasera bateko asmoz.
-Bertan behera uzten ditu, biktimekiko aitorpen ekimenetan –udaletxeek antolatuko dituztenak- ikastetxeen parte hartze asmoak. Baztertu egiten du ikastetxeek omenaldiak antolatu behar izate nahia.

Eusko Alderdi Jeltzaleak mahai gainean jarri dituen irizpideak; aintzat hartu ez direnak; eta hortaz akordioa ezin ixtea eragin dutenak

* Dokumentua ez da osoa, biribila… ez baititu bere egiten giza eskubideen urraketa guztiak. Ez ditu jasotzen arrazoi politikoak direla-eta, haien eskubideak zapalduta dituzten biktimak, ezta ere torturak jasan dituzten pertsonak…
* Baztertu egiten du, egitasmoak berez bilatu behar duela bategitetik datorren bakea.
* Ez da onartzen haien testigantza ematera joan daitezen ikastetxeetara biktima diren guztiak. Soilik dira onartuak Biktimen Legeak hala aitortzen dituenak (ETAren biktimak, GALekoak, Batallón Vasco-españolekoak, Triple Akoak…), kanpoan utzita beraz, haien eskubideak larriki urratu zaizkien pertsonen ahotsa, urraketa hori datorren tokitik datorrela –Eusko Alderdi Jeltzaleak defendatzen duen erara-.
* Dokumentuarekiko bat-egite indarra eskasa da; haren baitako kontsentsua ez da nahikoa; eta horiek horrela, Lopezen gobernuak ez du onartzen irekitzerik inongo parte hartze eta elkar aldatze prozesurik.
* Ez du onartzen Bakerako Urratsak unitate didaktikoen azterketen emaitza positiboa –abian jarri ziren unitate didaktikoak Giza Eskubide eta Bakezko Hezkuntza planaren onartzearekin batera-.
* Baztertzen du aukera, aditu batzorderen batek unitate didaktikoak eta metodologia urratsak aurkeztekoa, azken finean, unitate didaktikoetan landuko direnak alderdikerietatik aldentzeko.

Horien guztiengatik, Lopez jaunaren gobernuaren dokumentuak ez du bereganatu Eusko Alderdi Jeltzalearen ez babesik, ez bat egiterik, ez adostasunik. EAJ-PNVk uste baitu ez zela inolaz ere beharrezkoa, oraintsu arteko Giza Eskubide eta Bakezko Hezkuntzarako 2008-2011 euskal planari birak ematen hastea, eta gainera, bere desadostasuna adierazten du orduko planari egin zaion formulazio berriarekin. Horiek esanda beraz, Eusko Alderdi Jeltzaleak ez du dokumentua onartutzat, eta zuhur bezain adi egongo dela dio.

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com