martes, 22 de junio de 2010

IRITSI DIRA SAN JUANAK, EGITARAUA


Aurtengoan ere iritsi dira dagoeneko, andoaindarrek horrenbeste maite ditugun San JUAN jaiak

ONDO PASA ETA EZ PASA , MAHASPASA

BERTAN ELKAR IKUSIKO GARELAKOAN,

GORA JUANAK !!!


Ekainak 23, asteazkena
18:30 Musika lehiaketa Gazte lokalean. Gazteek musikaren inguruko froga ezberdinetan parte hartuko dute.
19:30 Alberto Agirre abesbatzaren kontzertua San Martin parrokian.
20:00 On Pedro Aizpuruaren Salbe gorena San Martin elizan Alberto Agirre abesbatzak kantatua. Andoaingo herriak, Agustin Leitza Seme Kuttunari, esker onez.
20:15 Alkatea eta udalbatzaren Soka-dantza Goikoplazan.
20:30 Koadrilen arteko afari-karaokea Gazte Lokalean.
21:30 Dultzaineroen kalejira Goikoplaza inguruan.
22:00 Txistulari Bandaren kalejira San Juan zortzikoa joz. Ibilbidea: Etxeberrieta, Zumea, Kale Nagusia, Goikoplaza.
22:30 Txupinazoa, txalaparta eta kanpai-errepika. San Juan sua.
Ondoren, herritarren suaren inguruko dantza eta ohiko emanaldia, Alberto Agirre, Xingola eta Udal musika eskolako abesbatzak, Banda, Urki dantza taldea...
23:00 Agustin Leitza elkartearen danborrada.
Ibilbidea: Agustin Leitza elkartetik Goikoplazara, eta ondoren, Kaletxiki, Ontza Elkartea, Kaletxiki, Pio Baroja, Goikoplaza, Arteta eta Agustin Leitza.
23:30–01:00 Kontzertua: Udal Musika Eskolako Banda Goikoplazan.
23:30-2:30 Nemux diskofesta Nafarroa plazan.

Ekainak 24, osteguna
09:30 Diana Andoaingo dultzaineroekin.
11:00 Meza nagusia San Martin parrokian, Alberto Agirre abesbatzak kantatua.
10:30-14:00 Artisautza feria Goikoplazan (eguraldi txarrarekin Ondarretan).
12:00 Axeri-dantza, dantza herrikoia Goikoplazan. Ondoren Soka-dantza.
13:00 Sanjuanetako kartel lehiaketaren sari banaketa Goikoplazan.
13:00 Udal musika eskolako Txiki Band taldearen kontzertua Goikoplazan.
17:00-19:30 Artisautza feria Goikoplazan (eguraldi txarrarekin Ondarretan).
17:30 Herri kirolak. Euskadiko 3. mailako aizkora kanporaketa. Egin beharreko lana, 54 ontzako 4 enbor. Gipuzkoako trontza txapelketa. Egin beharreko lana, 54 ontzako egurrari zutika 6 korte eta etzana 12 korte. Harrijasotzaileen erakustaldia: Telleria anaiak. Goikoplazan (euriarekin Ondarretan).
19:00 Argotu Pailazoak Nafarroa Plazan (eguraldi txarrarekin Ondarretan).
19:30 Bertsolari jaialdia Goikoplazan: Aitor Mendiluze, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Unai Muñoa, Iñaki Apalategi eta Ander Lizarralde. Gaijartzailea Naroa Sasieta (eguraldi txarrarekin Arraten).
23:00-01:30 Trikizio taldea Nafarroa plazan.
22:30 Kontzertua Goikoplazan: Erramun Martikorena eta Mikel Markez kantariak.

Ekainak 25, ostirala
11:30-13:30 Haur parkea Goikoplazan: jokoak, puzgarriak, ludoteka, oztopozko ohea, pilotadun etxea... (eguraldi txarrarekin Arraten).
14:00 80 urtekoen bazkaria Gaztañaga jatetxean.
17:00-20:00 Haur parkea Goikoplazan: jokoak, puzgarriak, ludoteka, oztopozko ohea, pilotadun etxea... (eguraldi txarrarekin Arraten).
17:00 Toka eta Petanka txapelketa Pio Baroja kaleko jolastokian.
18:00 Haur danborrada: La Salle-Berrozpe, Aita Larramendi eta Ondarreta ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte, alkate txikia eta herriko ordezkariak buru izango direlarik. Ibilbidea: Zumea, Kaleberria, Kale Nagusia eta Goikoplaza.
19:00 “Aupa Kaletxiki” txaranga Goikoplazan eta inguruan.
19:00 Rum rum rock haur berbena Goikoplazan (eguraldi txarrarekin Ondarretan).
22:00 Pilota partidak Arrate pilotalekuan.
1. partida: Mendizabal–Oteiza // Belloso–Eskudero.
2. partida: Olaizola I–Argote // Saralegi–Mendizabal.
Sarrerak 18 euro. 14 urtetik beherakoak doan.
23:00-03:00 Lain, Ze esatek eta Lor taldeen kontzertuak Nafarroa plazan.

Ekainak 26, larunbata
09:00 Diana Andoaingo dultzaineroekin.
09:00–16:00 VI. Kaiolako galeper tiroketa Pagamendin, San Juan Saria 2010
10:30 Pilotako finalak Arrate frontoian. Gazteen zesta punta eta eskuzkoak haur kategoriatan.
11:00–13:00 Xakeko simultanea saioak Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin San Martin elizaren arkupetan.
12:00 Kantu kalejira kalez kale Goikoplazan hasita.
12:00–14:00 Aupa Kaletxiki txaranga Goikoplazan eta inguruan.
16:30 Pilota partidak Arrate frontoian. Erremontea, zesta punta eta pala
motza txapelketako finalak.
18:00 Buruhandi eta erraldoien konpartsa Goikoplazan.
18:30 Kros mistoaren V. edizioa. Irteera eta helmuga Goikoplazan.
19:30 Kale antzerkia: “Camping renove”.
20:00 Tiziana Tagliani harpa-jotzailearen kontzertua San Martin elizan.
20:00–22:00 Gozo-gozo eta Ingo al deu andoaindar taldeekin dantzaldia Nafarroa plazan.
23:00–04:00 Skatu eta Betagarri taldeen kontzertua. Ondoren Xaibor djren saioa Nafarroa plazan.
23:30–01:00 Udal musika eskolako bandarekin dantzaldia Goikoplazan.

Ekainak 27, igandea
10:00 Diana Andoaingo dultzaineroekin.
11:30 2-12 urte bitarteko haurren Bizikleta festa Goikoplazan. Bakoitzak bere bizikleta ekarriko du. (kaskoa duenak eraman dezala).
12:30 Soinuak musika eskolaren kontzertua Goikoplazan.
16:00 XXI. Gipuzkoako Txirrindularitza itzuliaren irteera Goikoplazatik. Junior maila.
18:15 XXI. Gipuzkoako Txirrindularitza itzuliaren helmuga Goikoplazan.
19:00 Funk eta hip hop emanaldia Goikoplazan.
20:00 Triana taldearen emanaldia Goikoplazan.
22:30 Zaragozana pirotekniaren artifiziozko suen jaurtiketa ikusgarria Allurralde kiroldegiko pasealekutik.

No hay comentarios:

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

HAUTESKUNDEAK 1.977 ......

Ibarretxe 2008ko ekainak 27, Jaurlaritzan

Zabaldu.com